Esti Aldanondo, Realeko hockey taldeko atezain berria
Emakumezkoen hockey taldeak Esti Aldanondo atezaina fitxatu du datorren denboraldirako. Etxera itzuliko da Esti Aldanondo, Realan ligak eta kopak irabazi zituen. Fitxaketa garrantzitsua izango da emakumezkoen taldearentzat, Aldanondo esperientzia asko duen jokalaria baita. Maria Lopez de Egilaz Holandan arituko dela jakin eta gero fitxatu dute Aldanondo.
Realak 2012-2013ko denboraldirako egutegia ezagutu du jada. Irailaren 30ean hasiko da liga, eta Reala igo berria den Caja Cantabria Sardineroren kontra jokatuko du Santanderren.