(Argazkia: Realsociedad.com)
Denboraldi-aurreko lehen lagunarteko partida jokatuko du gaur Realak. Le Eglantins taldearen aurka jokatuko du Hendaian (19:00), Bixente Lizarazu estadioan. Montanierrek deialditik kanpo utzi ditu oporrak amaitu berri dituzten Demidov, Bravo eta Griezmann. Hiru jokalari hauek gaur eta larunbatean Zubietan arituko dira. Euskadi Irratiarren arabera, itxura batean, laster izango da Asier Illarramendi Realaren esanetara. Espainiako selekziotik kanpo geratu da, Olinpiar Jokoetan ere ez da izango.