Arrantzaleen omenez dantzatu dira. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Karmengo Ama arrantzaleen zaindaria da. Horregatik, gaur, 70 urtetik gorako Gipuzkoako baxurako arrantzale guztiak omendu dituzte. Udaletxean, agintariekin izan ondoren, Kaiko San Pedro elizan meza entzun dute eguerdian. Batzuk ez dira sartu, baina atariko eskaileretara igo dira Kresalako dantza taldearen Agurra ikusteko. Amaitzean, Kaiko jaiak direla eta, Portaleta inguruan dagoen oholtzara joan dira dantzarien emanaldi laburra ikusteko. Horiek amaituta, Parte Zaharrean barrena joan dira. Omenaldia, Gaztelubiden egingo duten bazkariarekin bukatuko da.