David Doblas (Argazkia: GBC)
David Doblasek beste bi denboraldietarako luzatu du kontratua Lagun Aro GBCrekin, gaur goizean. Hala, dagoeneko ahozko akordioa zena, paperean sinatuta geratu da. Beraz, datorren denboraldian bere bederatzigarren urtea beteko du Donostiako klubean. Doblasek 30 urte ditu, eta GBCn denbora gehien daraman jokalaria da. “Klubak nigan konfiantza izaten jarraitzea, egindako lanaren ondorioa da”, adierazi du Doblasek.