Donostiarraren 'Torrekua' trainerua (Argazkia: Estitxu Zabala).
Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute Donostiako badian. Hondarribia izan da onena gizonezkoetan; eta San Juan, emakumezkoen artean. Donostiarra traineruari dagokionez, etxekoak zazpigarren sailkatu dira, 23 minutu eta 21 segundoko denborarekin. Hondarribia (19:49), San Juan (19:55), Zumaia (22:02), San Pedro (22:12), Orio (22:13) eta Zarautz (23:07) izan ditu aurretik, hurrenez hurren. Trintxerpe (23:36), Getaria (23:52) eta Hibaika (27:00), berriz, donostiarren atzetik sailkatu dira.