Donostiarra, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Mikel Goñi)
Gipuzkoako traineru txapelketa egongo da jokoan gaur arratsaldean, 18:30ean, Kontxako Badian. Emakumeak hasiko dira lehian. Lehen txandan Hondarribia, Hibaika eta Orio ariko dira. Bigarren txandan, Zumaia, Getaria, Tolosa eta San Juan. Gizonezkoen txanda izango da ondoren. Txanden hurrenkera zozketa bidez erabakiko dute. Txanda batean Hibaika eta Trintxerpe ariko dira. Beste batean, Zarautz, Donostiarra Getaria eta Orio. Eta hirugarren batean, Zumaia, San Pedro, San Juan eta Hondarribia.