Ezkerretik bigarrena Javi P3z, eta bere ondoan, Oriol Flores; gaur goizeko prentsaurrekoan (Argazkia: Estitxu Zabala)
Javi P3z donostiarraren Triz3ps taldea izango da Jazzaldiko lehen abestiak eskainiko dituen taldeetako bat. Izan ere, bihar, 20:00etan, kursaaleko terrazan, doako kontzertua eskainiko du. Prentsaurrekoa eman dute Javi P3z berak eta Oriol Flores bateria jotzaileak, gaur goizean. Biak ere harro agertu dira Jazzaldian jotzeaz, baina P3zek eskaera bat egiteko hautatu du emandako tartea: “Jaialdietatik kanpo, aretoetan benetako zirkuitu bat egotea nahiko genuke. Astebururo kontzertuak eman nahiko genituzke”.