Mikel Aranbururi omenaldia egingo diote Azpeitian
Gaur Realak eta Eibarrek jokatuko dute elkarren kontra Garmendipen, 19:00etan
Txuri-urdinek denboraldi-aurreko bigarren partida jokatuko dute gaur, 19:00etan. Reala Azpeitiara joango da, Mikel Aranbururen herrira, kapitain txuri-urdin ohiari bere herriak eskeini nahi dion omenaldian parte hartzeko. Eibar izango du aurkari. Neurketa ETB-1ek emango du grabatuta, 21:30ean.


