Xabi Prieto (Argazkia: realsociedad.com)
Realak garaipen batekin egin dio ohore Mikel Aranbururi, Azpeitian jokatutako lagunarteko partidan. Txuri-urdinek 3-0 irabazi diote Eibarri, Joseba Llorente, Antoine Griezmann eta Xabi Prietoren golei esker. Albiste txarra Carlos Martinezen lesioa izan da. Lehen zatian min hartu du eta Dani Estrada irten da zelaira bere ordez. Chory Castrok, bestalde, bere lehen minutuak jokatu ditu Realarekin; 62. minutuan irten da.