Triz3ps taldearekin dantzara
Javi P3z, Oriol Flores eta Alberto Bosch dira Triz3ps. Bihar Jazzaldiaren lehen egunean izango dira zuzenean. Heineken terrazan joko dute, 20:00etan. Paul San Martin pianojotzaile donostiarra ere izango da hirukotearekin, teklatua jotzen. Musikazaleak hondartzara gerturatzeko gonbidatu dituzte, soul eta musika dantzagarriaz gozatzeko. Sarrera doan da.