Unai Gazpio: "Niri dagokit orain hor egotea, eta nire helburu nagusia hobetzen jarraitzea da"
Añorgan aritu da azken urteetan, baina entrenatzaile gisa hogei urteko esperientzia darama gainean Unai Gazpiok (Antigua, 1973). Realeko emakumeen taldearen ardura hartuko du orain. Jose Manuel Etxaberen postua izan dena beteko du. Gogotsu iritsi da, eta taldea ongi ezagutzea jarri du lehen helburu gisa.
