Urte bukaerarako prest egongo da Martuteneko Enertic eraikina
Energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren sektorean lanean ari diren enpresak bilduko dituen Enertic eraikineko lanak azken txanpan dira. 27 Industrialdean dagoen azpiegiturak 55 enpresatik gora bilduko ditu eta urte amaierarako zabaltzea aurreikusi dute.