Zurriola, Jazzaldirako prest
Bihar hasiko da 47. Jazzaldia. Ehun kontzertu baino gehiago izango dira hiriko hainbat eszenatokitan. Jendetsuenak Zurriolako hondartzakoak eta terrazetakoak izan ohi dira. Lan eta lan ari dira agertokiak prestazen. Gaur azken ukituak ematen ari dira.
2006an Bob Dylanek 83.000 entzule batu zituen hondartzan, B.B. King-ek 41.000 2011n, Patti Smith-ek 20.000 2010ean eta Bobby MacFerrinek eta Donostiako Orfeoiak 18.000 2008an.
Aurtengoan honako taldeek osatuko dute Agertoki Berdeko egitaraua: The Waterboys, Sharon Jones, Alabama Shakes, Jonathan Wilson, Destroyer, Gary Clark Jr., The Wedding Present eta Zola Jesus.