Bilduk ez duela GHK-k zor duen milioia eskatu nahi kritikatu du EAJk
Diru sarreren galeragatik aurre egin beharreko sei milioi euroko zuloari erantzuteko «aukera paregabea» dela diote
Gipuzkoako Hondakinen Kontseiluak (GHK) Donostiako Udalari milioi bat euro zor dizkiola gogora ekarri du EAJk. Ordaintzeko azken eguna ekainaren 22an amaitu zela eta diru hori berreskuratzeko udalak ez duela pausorik eman nahi salatu du Eneko Goia EAJko bozeramaileak. Ogasun ordezkariak foru ekarpenak %10 egingo duela behera iragarri zuen herenegun. Hori dela eta, udalak sei milioi euroko zuloari aurre egin beharko dio. GHK-k zor duen milioi euroa eskuratzea zulo horri aurre egiteko «aukera paregabea» dela adierazi du udal bozeramaileak.


