Nafarroako konkista gogoan, Parte Zaharrean
Parte Zaharreko Nafarroa Bizirik elkarteak bi ekimen gauzatuko ditu datozen egunetan. Lehena, gaur, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan. Bertan, Patxi Abasolok Konkistak 500 urte. Deuseztatu ezin izan duten oroimena hitzaldia emango du, 19:00etan. Bigarrena, aldiz, etzi. Motako gazteluan mugarria jarriko dute, Nafarroa defendatu zuen gazteluetako bat izan zelako. 12:00etan Konstituzio plazatik irten, eta Urgullera igoko dira mugarria inauguratzeko. Honen gastuei aurre egiteko, 5 euroko laguntza txartelak salgai jarri dituzte Belfast, Rekalde, Herria eta Fede tabernetan.


