Jazzaren festa hasi da
Hasi da Jazzaldia; hasi da jazzaren festa. Zurriola hondartza eta Kursaaleko terrazak musikazalez bete ziren atzo, jaialdiaren lehen egunean. Eguraldia lagun, jende dezente bildu zen kontzertuetan. 47. Jazzaldiaren hasieran soul eta blues doinuak nagusi izan ziren.