Trinitate plaza jazz latinoaren erritmoan hasi da dantzan
Trinitate plazara igotzen lehenak izan dira Marc Ribot & Los Cubanos Postizos. Azken aldiz 1999an izan ziren Donostiako Jazzaldian, elkarrekin. Marc Ribot bera 2008an itzuli zen Ceramic Dog hirukoa lagun. New Yorkeko gitarrista da Ribot, eta jende askorekin jotzen du. Tom Waits-en gitarrista ere bada. Irudimen handia du; gitarra jotzeko ohiko estiloa hausten du.