Viktoria Eugeniaren 100 urteengatik topa egin dute
Viktoria Eugenia Antzokiak 100 urte bete ditu gaur. Jazzaldian murgilduta bete ditu urteak hiriko antzoki zaharrak. Udaleko eta kultura munduko hainbat ordezkari bildu dira ospakizunean.
Urteurrenaren alde topa egin ondoren Easo abesbatzak kantatu du. Mikel Laboaren Txoria Txori abestu dute.
Jazz doinuek hartu dituzte antzokiko txoko guztiak. Ray Gelatok eman dio hasiera jazz gauari.