Amarako jaietako danborradan parte hartzeko izena ematea gaur egin behar da
Amarako jaietako arduradunek azaldu dutenez, auzoko festetako danborradan parte hartzeko izena ematea gaur bertan egin behar da. Herri danborrada uztailaren 28an irtengo da, eta hori dela eta, entseguak aste honetan izango dira.
Hiru entsegu egun prestatu dituzte danborradaren antolatzaileek; hain zuzen ere, gaur, bihar eta ostegunean. Arroka kaleko frontoian izango diren saioak 19:30ean hasiko dira.
Izena ematea, berriz, gaur bertan egin beharko da Donosti Berri elkartean, 19:00etan. Parte hartu nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu, eta antolatzaileek gogorarazi dutenez, arropak behar dituenak bertan eskuratu ahal izango ditu.
Larunbateko danborradak hiru ordu iraungo ditu, 20:00etatik 23:00etara, eta Osasun kalean hasi eta bukatuko da. Bien bitartean hurrengo egitaraua jarraituko dute: 20:00 Osasun kalea (Hasiera) 20:10 Amara kalea 20:30 Moraza kalea 20:45 Urbieta kalea 21:00 Pedro Egaña 21:15 Autonomia 21:30 Amara kalea 21:45 Easo kalea (Alboka tabernaraino) 22:00 Urdaneta kalea 22:15 Urbieta kalea 22:30 Larramendi kalea 22:45 Easo plaza (Txikia) 22:50 Easo plaza 23:00 Osasun kalea (Bukaera)


