Oriok jarraitzen du KAE-1 Ligako jaun eta jabe izaten. Larunbatean ere, talde horiarentzat izan zen Camargoko Bandera, 20 minutu 19 segundo eta 57 ehuneneko denborarekin. Donostiarrak estropada polita egin zuen, baina ez zuen postuetan gora egitea lortu; izan ere, seigarren postuan geratu zen, 20:55,94ko denborarekin. Asteburu honetan, lan bikoitza izango dute arraunlariek, bi estropada jokatuko baitituzte, bata Getarian, eta bestea, Lekeition. Larunbatean, 17:30ean egongo da jokoan Getariako III. Bandera; igandean, berriz, 12:00etan jokatuko dute El Correo Bandera-BBK Sari Nagusia.
Ligako sailkapen nagusiari begira, Orio dago lehen postuan, 48 punturekin. Santurtzi (42), Busturialdea-Elantxobe (40) eta Lekittarra (37) dira hurrenak. Donostiarra bosgarren postuan dago, 28 punturekin, lehenengo lau postuetan sartzeko ahalegina egiten.
Camargoko XXII. Bandera:
|
Elkartea |
Denbora |
| 1. |
Orio |
20:19,57 |
|
| 2. |
Santurtzi |
20:38,26 |
|
| 3. |
Lekittarra |
20:43,80 |
|
| 4. |
Zarautz |
20:44,58 |
|
| 5. |
Elantxobe |
20:48,40 |
|
| 6. |
Donostiarra |
20:55,94 |
|
| 7. |
Camargo |
20:58,46 |
|
| 8. |
Getaria |
21:03,58 |
|
| 9. |
Ondarroa |
21:20,67 |
|
| 10. |
Santoña |
21:22,17 |
|
| 11. |
Hondarribia |
21:32,84 |
|
| 12. |
Deusto |
21:33,08 |
|