Demidovek Eintratch Frankfurt taldean jokatuko du
Vadim Demidovek ez du Realean jokatuko hurrengo denboraldian. Realak gaur eguerdian akordio ekonomikoa lortu du Eintracht Frankfurt taldearekin, Vadim Demidov jokalari norvegiarra Alemaniako klubera traspasatua izan dadin.
Atzelariak taldea uzteko asmoa erakutsi zuen denboraldi-aurrea hasi zuenean, eta bere nahia bete du. Taldearekin entrenatzeari utzi zion, Realak baimenduta, beste klub batzuekin negoziatzera joateko. Jokalaria urtarrilean iritsi zen Realera. Ez du askorik jokatu taldean, eta, denboraldi-aurrea hasi zuenean onartu zuenez, bere familia faltan sumatzen du.



