Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere 15. urtemuga ospatuko du Miramonen
Euskal Herriko Gazte Orkestra bere 15. urtemuga ospatzen ari da. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan, kontzertu berezia eskainiko du bihar, 20:00etan. Zehazki, Igor Stravinskyren Petrushka balleta interpretatuko du orkestra gazteak. Zailtasunik handienetakoa duen programa sinfonikoetako bat da, eta aldi berean, ederrenetakoa. Juanjo Ocon donostiarra ariko da zuzendari lanetan. Donostiako kontzertuaz gain, gaur arratsaldean kontzertu bera Gasteizen eskainiko dute, Principal Antzokian; eta bihar, berriz, Bilboko Euskalduna jauregian izango da orkestra gaztea.



