Jazz izarren argiak itzali dira
Trinitate plaza bete egin da Jazzaldiaren azken egunean. Musika zaleek agur esan diote 47. ekitaldiari. Neneh Cherryk The Thing bandarekin jo du, bere aitaren omenez. Free jazz doinuez bete dute plaza. Miles Smiles taldeak, berriz, Miles Davisen musika ekarri du gogora. Argiak itzali ditu Jazzaldiak. Publikoa jada hurrengoaren zain dago.
