Jose Ignacio Latorre zientzialariak Higgs partikulari buruzko hitzaldia emango du, gaur
Top@DIPC dibulgazio egitarauaren barruan, Jose Ignacio Latorre zientzia dibulgatzaileak Higgs-a eta zientziaren arima hitzaldia emango du, gaur. Hilabete hasieran CERNeko ikerlariek aurkitutako partikula berriaren –antza, Higgs partikula– ezaugarriak eta aurkikuntzak izan ditzakeen ondorioak argi eta erraz azalduko ditu Latorrek. Nazioartean ikusmina piztu du partikula berriak, eta unibertsoak gordetzen dituen hainbat misteriori erantzuteko baliagarria izan daitekeela uste dute. Hitzaldia, Andia kaleko Kutxa aretoan izango da, 19:30ean. Top@DIPC, Donostia International Physics Centerrek sustatukako ekimena da, eta Euskampus Fundazioak, CIC Nanoguneak eta Kutxaren Gizarte Ekintzak laguntzen dute.
