Partida guztiak irabazita sailkatu dira finalerdietarako Egiguren eta Hernandez
Mikel Egiguren aietearra lan ederra egiten ari da Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Binakako Zesta Punta Txapelketan, Jonathan Hernandez atzelariarekin batera. Bikote indartsua direla argi utzi dute, ligaxkako hiru partidak irabazita: Erkiaga-Enbilen aurka, 35-25; Goikoetxea-Alliez II.aren aurka, 26-35; eta Garcia-Lopezen aurka, 35-23. Beraz, erakustaldi bikainak egin ostean, finalerdietara garaipenak bakarrik ezagututa iritsiko da Egiguren II-Hernandez bikotea. Bi finalerdiak ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte. Ostiralean, uztailak 27, Goikoetxea-Alliez / Erkiaga-Enbil bikoteak lehiatuko dira, ligaxkako bigarren eta hirugarren postuan geratu ostean, Markinan, 22:00etan. Larunbatean, berriz, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan, ligaxkako lehen bikotea eta laugarrena lehiatuko dira, 17:00etan; Egiguren-Hernandez / Garcia-Lopez.
Bi finalerdietako irabazleak finalerako sailkatuko dira. Uztailaren 31ean izango da final handia, Karmelo Balda pilotalekuan, 18:00etan.



