Tindufeko errefuxiatu guneetara 111 bizikleta bidaliko dituzte
Donostiako Udalak 111 bizikleta bidaliko ditu Tindufeko errefuxiatu guneetara. Kalean egoera txarrean edo lapurtu eta erreklamatu ez direlako biltegian zeuden bizikletak dira. Konpondu eta egoera onean bidaltzeko hainbat tailer antolatu dituzte Erroak Sartu elkarteak eta Donostiako Ijitoen Idazkaritza Nagusia Fundazioak.


