Jazzaldiaren balantzea egin dute udaletxean (Argazkia; Estitxu Zabala)
47. Jazzaldiak ezin zapore gozoagoa utzi du antolatzaileen artean. Aurreko urteetako datuekin alderatuz, ikus-entzuleek gora egin dutela adierazi dute arduradunek, gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Guztira, 122.000 ikus-entzule egon dira egindako 103 emanaldietan (horietatik 70 doakoak); hau da, iaz baino %6 jende gehiago izan da.
Zailtasunik handiena, Viktoria Eugeniaren mendeurrena ospatzeko Gaujazza antolatzeak izan duela aitortu du Miguel Martinek, Jazzaldiko zuzendariak. “Guztia oso ongi atera zen Gaujazzean, baina langile asko eta ongi prestatutakoak behar izan genituen. Oso konplikatua izan zen”, aipatu du Martinek.