Dantza Sueltoko Txapelketako izen ematea abian da
Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartzeko izen emate epea abian da. 16 urtetik gorako bikoteek parte har dezakete. Hala ere, bietako batek 16 urte izan gabe, 14 urte beteak baditu, onartuko dute. Abuztuaren 24ko eguerdiko 13:30ak arte izena eman daiteke. Horretarako bi bide daude: Konstituzio plazan dagoen Donostia Kulturako bulegoetan Festa unitatera jotzea edo donostiakofesta@donostia.org helbide elektronikora idaztea. Txapelketa, irailaren 2an egingo dute Konstituzio plazan, 18:00etan.