Euskal errugbizaleen bilgunea izango da Anoeta abuztuaren 3an
Internet bidez, Anoetako leihatilan, hainbat tabernetan eta inguruko turismo bulegoetan. 10, 20 edo 30 eurotako sarrerak eros daitezke.
Euskal Herria Kirolak errugbi jaia antolatu du abuztuaren 3rako. Baionako eta Biarritzeko talde indartsuak izango dira aurrez aurre, 20:00etan, Anoetan; hala, Euskal Herriko talde onena zein den erabakiko dute, Euskal Herriko I. Kopan. Jaia, ordea, arratsalde osoan izango da, eta garagardo azoka egingo dute estadioaren kanpoaldean 16:00etatik aurrera. Gainontzeko euskal taldeetako kideek txosnak jarriko dituzte, eta Dj Bullek giroa alaituko du. Partidarako sarrerak dagoeneko salgai daude