Kaleratzeak saihesteko neurriak proposatu dituzte
Kutxak etzi egingo duen ezohiko batzarra dela eta, Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak batzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko eta erakunde guztiei idatzia helarazi die. Plataformako kideek adierazi dutenez, bertan, hipoteken exekuzioen ondorioz ehunka familiek bizi duten egoera konpontzeko proposamenak azaldu dizkiete. Besteak beste, ordainketa gisa etxea ematea edo kaleratuentzako alokairu soziala ezartzea. Jasotako erantzunen berri batzarraren ondoren emango dute.
