Mendi eta itsaso bazterrak ondo baino hobeto ezagutzeko Interpretazio Zentroa du Uliak
Larunbatean zabalduko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentroak. Mendi eta itsasoan murgilduta hiriko natur gunearen sekretuak ezagutzeko gunea herritarrez betetzeko prest dago. Erakusketa iraunkor bat, hitzaldiak eskaintzeko erabilera anitzeko gela bat, tailer didaktikoetarako beste bat eta dokumentazio gune batez osatuta dago. Zuhaitzak eta bertako animaliak ikuskatzeko terraza bat du, baita baratze ekologiko bat ere. Ondo ezagutzeko bertaratzea da aproposena. Basolluako askaldegiaren ondoan dago eta abuztuan, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita.