Metroaren Kontxa eta Morlansko bidegunea egiteko lanen lizitazioa onartu du Jaurlaritzak
55, 5 milioi euroko aurrekontua bideratu du
Eusko Jaurlaritzak 55, 5 milioi euroko aurrekontua bideratuko du metroaren Kontxa eta Morlan arteko bidegunea egiteko. Joan den hilabetean Lugaritz eta Kontxa arteko bidegunea egiteko lanen lizitazioa onartu zuten. Iñaki Arriola Garraio sailburuak azaldu duenaren arabera, erabaki hau Donostialdeko Metroaren proiektuarentzako beste bultzada handi bat da gaurko erabakia. Haren esanetan, proiektuaren %43,13 abian egongo da urte bukaerarako. Eusko jaurlaritzak jada 313, 6 milioi euroko inbertsioa egin du.
Kontxa eta Morlans arteko bideguneak 1,9 kilometroko luzera izango du. La Perlan hasi eta Morlansen bukatuko da. Bi bidetako tunela egingo dute bidegune honetan.