Ondarretako Tintin klubak 50 urte bete ditu
Tintin Klubak 50 urte egin ditu igeriketa ikastaroak egiten. Ondarretan hasi ziren eskolak ematen. Zurriola hondartzan ere ematen dituzte egun eskolak. 30.000 donostiarrek ikasi dute bertan igeri egiten. Astebukaera honetan egitarau berezia prestatu dute urtemuga ospatzeko. Larunbat eta igandean ginkana, txokolatada, mozorro leihaketa, olinpiadak egingo dituzte, besteak beste.