Stop Desahucios taldeak Kutxaren batzarraren aurrean protesta egingo du
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Stop Desahucios taldeek protestak deitu dituzte Kutxabank osatzen duten hiru finantza erakundeen ezohiko batzarren aurrean. Hain zuzen ere, ostiral honetan, hilaren 26an, Gipuzkoako Kutxak, BBK-k eta Vital Kutxak bilkurak egitekoak dira, eta ekintzaileek horietara eraman nahi duzte aurrezki kutxen jarreraren salaketa.
Deialdia egiteko oharrean, kreditu eta higiezinen burbuilaren erantzule nagusitzat jotzen dituzte bankuak, kasu honetan, Kutxabanken osagaiak. Era berean, hauen “zinismoa” mahaigaineratu dute. Horren adibide gisa nabarmendu dute hipotekaren ordainetan etxea ematearen inguruan jartzen ari diren zailtasunak.