Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreak Arbitrage filmean.
AEBetako thrillerra Sail Ofizialean lehiatuko da eta jaialdia inauguratuko du
Zinemaldiaren 60. ekitaldia
Arbitrage filmarekin hasiko da. AEBetako lana Sail Ofizialean lehiatuko da, eta Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreak ditu protagonista. Biak ala biak Donostia Saria izan dira. Jose Luis Rebordinos zuzendariak adierazi du bi aktoreak Donostiara etorriko direla filma aurkeztera. Azken uneko ustekaberik ez bada, Hollywoodeko bi izarrak hirian izango dira berriz ere Zinemaldian. Rebordinosek esan du bi aktoreak Donostiaren enbaxadore bikainak izan direla, eta Zinemaldiaren ospe ona zabaldu dutela munduan.
Arbitrage finantzen munduari buruzko thrillerra da. Gere eta Sarandonez gain, Laetitia Casta, Tim Roth, Brit Marling eta Nate Parker aktoreak ageri dira filmean. Nicholas Jareckik idatzi eta zuzendu duen lehenengo fikziozko film luzea da.