Donostikluba Txikia saio berezia egingo dute Gazteszenako terrazan
Donostikluba jaialdia, zazpigarrena, hain zuzen ere. Musika alternatiboari lekua ematen dion jaialdia da, eta bertako zein nazioarteko taldeek emanaldiak ematen dituzte urtez urte hiriko hainbat eszenatokitan. Aurtengo ekitaldiko egitaraua irailaren 28an, eta urriaren 4an, 5ean eta 6an zabalduko da. Musikazale gazteek ez ezik, haurrek ere musikaz gozatzeko aukera izango dute. Izan ere, lehen aldiz, Donostikluba Txikia izeneko saio berezia egingo dute. Gazteszenako terrazan izango da Donostikluba Txikia, urriaren 6an, eta haurrek gurasoekin batera musikaz gozatzea da antolatzaileen helburua. Gainontzeko egunetan, nazioarteko taldeei dagokienean, The Wape Pictures, Veronica Falls, Sonny and the Sunsets eta antzeko taldeez gozatzeko aukera egongo da. Bertako musikariek ere euren tartea izango dute, beraz, jaialdian Shariff eta Anai Arrebak, besteak beste. Sarrerak dagoeneko salgai daude, jaialdiaren webgunean bertan.
Berrikuntzek beteko dute aurtengo