(Argazkia: Maitane Aldanondo)
Hasi dira Zubietako jaiak. Udaleko Txistulari Taldearen dianak eman dio egitarauari hasiera, 11etako meza hasi arte girotze lana eginez. Santiago eguna izanik, fededunak elizara sartu dira orduan. Horrek iraun artean, gazteek hamaiketakorako dena prestatu dute. Haurrak, berriz, jolasean aritu dira. Txistu doinua ia eguerdian itzuli da, jendea mezatik irtetearekin batera. Lehen abestia ixiltzean, txupinazoen zaratak frontoira joateko ordua zela zehaztu du. Han hamaiketakoa eta dantza zain dituzte festazale zubietarrek.