Masa Kritikoak eta Kalapiek neurri hezitzaileagoak eskatu dituzte
Udalak lehen isunak jarri dizkie txirrindulariei zirkulazio araudia urratzeagatik. Kalapiek eta Masa Kritikoak zigorrak “muturrekoak” direla kritikatu dute, eta planteamendu hezitzaileago bat faltan bota dute. Irutxuloko Hitza kalera atera da, herritarrek bizikleten inguruko araudiaren inguruan zer iritzi duten jakiteko. Bihar Itzurun gehigarrian irakurri ahal izango duzu erreportajea.