Nanomaterialen taldea abian jarriko du Ibaetako CIC Nanogunek
Mato Knez kroaziarra kimikan aditua da, eta Ibaetako zentrora iritsi baino lehen, mundu osoko puntako ikerketa zentroetan lan egin du. Esaterako, Italia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak eta Koreako hainbat ikerketa taldetan parte hartu du.
Nanoguneren ikerketaren emaitzak Nanobasque agentziaren bidez iristen da hainbat enpresetara beraiekin izenpetutako hitzarmenak direla eta.