Zinemaldira etortzeko erosotasunak
Donostia Turismok eta Zinemaldiak iraileko jaialdira etortzeko pakete turistiko berezi bat jarri dute salgai. Bi gaualdiko ostatua, Zinemaldirako sarrerak, bisita gidatu bat eta hiriko informazioa duen poltsa turistiko batek osatzen dute bisitarientzako paketea. Inaugurazio eta itxiera festetara joateko, Sail Ofizialeko filmak ikusteko edo jaialdi amaieran Anoetan egiten duen saioan parte hartzeko aukera eskainiko dute.