Emakumeen Etxea Elkarteak Guardetxean ospatuko du urtemuga
La Furia eta Wha Wha Buga Band izango dira zuzenean, bihar
Hiru urte dira Emakumeen Etxea Elkartea sortu zela. Musikarekin ospatuko dute urteurrena, Guardetxean. La Furia rapeatzailea eta Wha Wha Buga Band taldea izango dira zuzenean. Gaua DJ Xarmaren musika saioarekin bukatuko da. Kontzertuak hasi baino lehen luntxa egingo dute 21:00etan. La Furia rapeatzailea 21:30ean hasiko da errimak botatzen. Wha Wha Buga Band, berriz, 22:00etan; eta DJ Xarma, 23:30ean.