Intxaurrondon bi haur eskola jartzeko aukera baztertu du Hezkuntza Sailak
Intxaurrondoko bi ikastetxe publikoetan haur eskola bana jartzeko eskaerari uko egin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Txaran haur eskola bakarra jartzea nahiago du; Naiara Sampedro Hezkuntza zinegotziak, aldiz, kokapen horrek «neutratasunik ez» duela bermatzen adierazi du. «Txara auzoaren hegoaldean dago eta ez da kokapen neutro bat, bi eskoletako baten ondoan dagoelako, eta, beraz, bestearen kaltetan izango litzateke hor jartzea», dio.