Jaurlaritzak udalari errespeturik ez diola salatu du Galparsorok
Eusko Jaurlaritza hirian EuskoTreneko trenbide sarea zabaldu eta indartzeko eman dituen urratsak kritikatu ditu udal gobernuak. Udalari errespeturik ez diola salatu du Nora Galparsoro Obra eta Herri Lanetako zinegotziak. Komunikabideetan informazioa zabaldu du bai, baina lanak egiteko «baimenik ez» eta horiek izan ditzaketen eragina neurtzeko proiekturik ez dietela bidali jakinarazi du. Horregatik, jaurlaritzaren jarrera «tamalgarria» dela dio Galparsorok.


