Paul Egozkue: "Hilabete eta erdiko lanaren emaitza izango da filma"
ETB-1eko Goenkale telesailean Maria Luixaren semeetako bat izan zen, Xabier. Hori izan zen aktore lanetan bultzada eman zion pertsonaia, eta egun, 20 urteko ibilbide oparoa darama bizkar gainean Paul Egozkuek (Parte Zaharra, 1970). Momentu honetan, Madrilen bizi da, eta bere lehen film laburra bukatzen ari da, gidoilari eta zuzendari postuan, Siento miedo. IRUTXULOKO HITZAk Egozkuerekin hitz egiteko aukera izan du, eta bere ibilbidearen nondik norako zehatzak biharko egunkarian kaleratuko ditu. “Hilabete eta erdiko lanaren emaitza izango da filma. Beldurrek pertsonengan duten eraginaren ingurukoa da”, azaldu du aktoreak.