
PSE-EEk, PPk eta EAJk Donostiako Udalak San Marko Mankomunitatean duen ordezkaritza aldatzeko indarrak batuko dituzte. Erabaki horren aurka protesta egiteko errauste plantaren aurkakoek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Ordezkari aldaketaren atzean errausketarik gabeko hondakin kudeaketaren kontra egiteko bultzada dagoela salatu dute.
13:00etan hasiko den udalbatzarrean, oposizioko taldeek Nora Galparsoro Bilduko ordezkaria PPko bozeramaile Ramon Gomezengatik aldatzea onartuko dute. Era horretan, Denis Itxaso PSE-EEko zinegotziaren eta Ramon Gomezen esku egongo dira hiriko botoak San Markon.