Zinemaldira etortzeko eskaintza prestatu dute
Irailaren 21 hasiko den nazioarteko zine jaialdira etortzeko bisitariek nahi beste erosotasun izan ditzaten produktu berezi bat sortu dute Donostia Turismok eta Zinemaldiak. Bi gaualdiko ostatua, Sail Ofizialeko filmeetarako edo inaugurazio eta itxiera festetarako sarrerak, bisita gidatu bat eta hiriko informazioa duen poltsa turistiko batek osatzen dute bisitarientzako eskaintza. 121 eurotik aurrera hiriaz eta zineaz gozatzeko aukera zabalik dago jada.
