Masa Kritikoa, txirrindularien festa
Hilabeteko azken ostegun guztietan bezela, atzo ere Donostiako Masa Kritikoa kalera atera zen. Bizikleta zaleen festa da. Txirrindak hartu eta elkarrekin hiria zeharkatzen dute, bakoitzak ditugun kezkak plazaratzeko. Zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta ikusgarriagoak izaten dira. Aldizkako topaketetan elkartzen den pertsona talde bat da Masa Kritikoa. Bizikleta aldarrikatzen eta sustatzen dute hiriko trafiko bezala, autoa baino alternatiba ekologiko eta seguruagoa delako. Ez dago ez liderrik, ezta erakunde edo kolektiborik ere. Eta manifestazio bat ere ez da. Bizikleta erabiltzaileen bilera bat da, hirian buelta bat emateko gogoa duten txirrindulariak elkartzeko. Irutxuloko Hitzak atzo elkartu ziren bizikleta zaleekin hitz egin du, mugimendua ezagutzera emateko asmoz.


