Alderdi Eder, festarako prest
Minutu gutxi falta dira Aste Nagusia hasteko. Kanoiaren danbadak lehertuko du festa 19.00etan Alderdi Ederren eta udaletxeko terrazan. Donostiako Piratek kantatuko dute Artillero kanta. Ospakizun bikoitza izango dute aurten. Batetik hamargarren urtemuga ospatuko dute, eta bestetik Aste Nagusia bera.


