'Euria da-ta Euria da' The Uskis taldearekin
Musikak Bulebarra hartu du. The Uskis taldea ari da zuzenean jotzen, udaletxearen ondoan. Rock doinuekin jantzi dute Aste Nagusia. Euri tanta batzuk erortzen hasi dira eta ‘Euria da-ta Euria da’ kantatzen hasi dira umoretsu. Euriak halere ez ditu festazaleak kikildu. Bulebarra eta Parte Zaharra jendez lepo dago.


