Festaz gozatzeko deia egin du Ezkila kapitainak
La Flamenca gunean ekin diote Piratek festari. Txupinazoa bota eta gero, Ezkila kapitainak festaz gozatzeko deia egin du. “Hamar urte bete ditugu aurten; ez genuen inoiz pentsatu jaiek hainbeste iraun eta halako arrakasta izango zutenik”, adierazi du Ezkilak. Mattik ere hartu du hitza, baita Martuteneko auzo elkarteko kide batek ere. Uholdeek eragindako kalteen ondoren, Piratek emandako laguntza eskertu dute.



